XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Belen-en, geroago, gure Misione lazgarri horren berri jakin nuen.

Hona hemen Añarrosa eta biok ihesi joan eta, zer gertatu zen.

Aspaldidanik, Prai Mathiasek hobenak azkarki zigortzen zituen.

Igande oroz, palmazko teilatua baizik falta ez zuen elizan, igande oroz bai, ematen ohi zen mezaren ondotik eta hobendunak lerrokatzen zituen, sabelak koroa mugatzen zuen zerrailuaren kontra.

Bere ortzantz bozaz Prai Mathiasek hobenak salatzen eta gaztiguak deliberatzen zituen.

Maizenik, alferkeria hutsak ziren, Mura batzuk lo egiteko labakia utzi edo baitzuten.

Hogei xingla kolpe hartzen ohi zuten.

Batzutan ziren ohointzak, ohatze egite bakanak ere.

Askotan aldiz, emazte batek, Mathiasen manuz jantzi beharrak ziren mantar-zaiak ahanzten zituen.

Gizonek ere oihal urdinezko galtzak jauntzi behar zituzten, bainan karmeldarrak zuhurki begiak hersten zituen, gizonak larru huts ibilki zirela eta.

Halaber emazte ezkontza-zikintzaleak gaizkideak baino gaztigu biziki gogorragoa jasaten zuen, honek erasiak baizik hartzen ohi ez baitzituen.

Bestalde, zer ziren zinez, Murentzat, ezkontza eta horren zikintzea? Jaunari zor hizkion bi ordu lan ebasteagatik, hogei xingla! orroatzen zuen Mathiasek.

Azotea hatxematen zuen Joampacirc;ok, berehala jo eta jo ipurditan.

Petxeroak, puntika, ukondoak dardaraka, burua eskuetan, ezker-eskuin bizkarra bihurtzen zuen, bainan zerrailuagatik, uzkia eskaini behar zuen.